XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sparassis crispa (Wulf.: Fr.) Fr.

Sin.: Helvella ramosa (Shaeff.) Kromb.

Eusk.: Azalore belakia. Cast.: Clavaria rizada, Seta coliflor. Cat.: Peu de rata reina. Gall.: Couveflor do monte. Fr.: Sparassis crépu, Chou-fleur Morille des pins, Crampecirc;te de coq.

Espezie hau erdi arrunta da Euskal Herrian eta uda-udazkenean ateratzen da arbolen oinaldean eta koniferoen basoetako orbelaren gainean.

Fruitu-gorputza oso handia da, 20-40 cm-ko zabalera baitu, eta 10-25 cm-ko altuera.

Oinaldean enbor lodia, motza eta mamitsua du, eta adar asko ateratzen dira bertatik.

Adar hauek hertsiak, zapalak, uhinduak, kizkurtuak eta bihurrituak dira eta elkarri atxekirik daude.

Kolore okrea dute eta zahartzerakoan ilundu egiten dira.

Oro har, azalore itxura du.

Mami zuriska eta elastikoa.

Zapore geza eta botika usain txarra.

Espora horiska, leun eta eliptikoak.

Jangarri kaxkarra da, mami larrukara eta usain txarra baitu.

Beraz, jateak ez du merezi.

Sparassis laminosa Fr. antz handikoa da eta aurrekoa bezala adar zapalek osatzen dute, baina ez dira uhindu eta bihurrituak, launak eta leunak baizik, eta kolore horiska dute, mamiak bezalakoa.

Gainera, hostozabalen basoetan ateratzen da, ez koniferoen basoetan.